XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lantxo hau amaitu baino lehen, bide batez bada ere, erazleon fokalizazioaren gainean zer edo zer esan beharra dagoela uste dut, izan ere, eta lehen emandako adibideetan ikus daitekeen legez erazle gisa zein aditz erabiltzen den halako eraz fokaliza daiteke.

Eragin aditza erazle gisa erabiltzen denean beronen ostean egin agertuko zaigu berau fokalizatuta geratzen delarik; aspektoaren morfema, jakina, egini eransten zaio, adibidez:
amak altza eraiñ iñ deust (Sopela)
orreri etor eraiñ ingo utze (Sopela).

aso(n) erabiltzen denean, ostera, badirudi erazlea zein aditza biak fokaliza daitezkeela, egin aso(n)en aurrean zein ostean agertzen dela, adibidez:
orreri etorri in aso dotzie (Lezama)
orreri akaba aso in txiek dana (Lezama).